Badator Euskaraldia!!!

Euskaraldiaren 3. edizioa izango dugu aurten: Hitzez ekiteko garaia da!

Korrikaren ondoren, lekukoa hartu, eta Euskaraldiaren antolaketari ekin behar diogu orain gure herrian. Motorrak martxan jartzeko AURKEZPEN EKITALDIA antolatu dugu ekainaren 15erako. Aurtengo Euskaraldiaren berrikuntzak ezagutu nahi badituzu edota ekimena Eibarren zabaltzen lagundu nahi baduzu, zatoz datorren asteazkenean Portaleko Areto Nagusira 18.30ean.

Informazioaz gain, pilula goxagarriren bat ere izango dugu zuretzat! Etorri!