Diru laguntzak UEUko udazkeneko ikastaroak egiten dituzten eibartarrentzako

Beste urte batez, Eibarko Udalak UEUko ikastaroak egiten dituzten eibartarrei matrikula kostoaren %50a itzuliko die.

Udazkenerako eskaintza prest dute jada UEUn, eta HEMEN dago ikusgai (antolatutako ikastaro eta jardunaldietako batzuk Eibarren izango dira).

Izen-ematea UEUko web orrialdean egin behar da, eta diru laguntza eskatzeko epea Udaleko webgunean argitaratuko da 2024an.

Zalantzarik baduzu, jarri harremanetan gurekin.