Ohiko eginkizunetan erabili ohi diren hitzak eta esamoldeak nola esan jakiteko balio du 40 orrialdeko hiztegitxoak
Elgoibar, Eibar, Deba eta Soraluzeko udalok Eskuko Hiztegia argitaratu dugu helburu bikoitzarekin: euskararen presentzia eta erabilera sustatzea alde batetik, eta herrian ditugun beste hizkuntzetara hurbiltzea bestetik.
Eskuko Hiztegiak egunerokoan erabiltzen diren oinarrizko hitzak jasotzen ditu hainbat hizkuntzatan. Hiztegian 200 hitzetik gora ageri dira, hainbat sailetan banaturik: agurrak; denbora; norabidea; ohiko hitzak; garraioa; pertsonak; jatekoak eta edatekoak; hoteletan, jatetxeetan, eta tabernetan erabiltzen diren hitzak; egunak eta hilabeteak; zenbakiak; etxea; lekuak; turismo guneak; dirua; komunikatzeko tresnakā¦
Hauek dira Eskuko Hiztegian kontsultatu ahal diren hizkuntzak: euskara, gaztelania, ingelesa, frantsesa, portugesa, arabiarra + ahoskera, urdua + ahoskera, wolofa eta errumaniera.
Hiztegia paperezko formatuan banatuko da, eta bertsio digitala HEMEN dago eskuragarri.