Ondo jakingo duzuen moduan, Eibarren buru-belarri ari gara lanean Euskaraldia martxan jartzeko, eta aurten ekimen berezi bat dugu esku artean: aurtengo edizioko abesti ofizialaren (Bulego taldearen Gure bihotzaren taupadak) bertsio bat grabatu dute Jon Alonso abeslariak eta Eibarko Koro Gazteak, eta bertsio horri bideoklip bat egingo diogu.
Bideoklipean eibartarrek beren tokia izatea nahi dugu, eta horregatik parte hartzeko deialdi irekia zabaltzen dugu: apirilaren 27an (igandea), Untzaga plazan arratsaldeko 19:00etan.
Bideoklipean agertu nahi duen pertsona oro dago bertaratzera gonbidatuta: umeak, gazteak, helduak, adineko pertsonak, familiak, lagun-taldeak, etab.
Animatu zaitezte! Elkar mugituz egingo dugu!
