Errenta aitorpena? Aurten ere, duda barik, EUSKARAZ!

Eibarren AKEBAIk beste urte batez abiatu duen kanpaina honen bitartez, euskaraz bizi nahi duten herritarrei errenta aitorpena euskaraz egiteko gonbita egin nahi zaie.

Errenta aitorpena? Aurten ere, duda barik, EUSKARAZ!” leloarekin abiatu du aurten kanpaina Eibarren AKEBAIk, Eibarko Udalaren babesarekin.

Taulan ikus daitekeen bezala, azken urteetan handituz joan da Foru Ogasunarekin harremanetan euskara hautatu duten eibartar kopurua, baina hobetzeko tarte handia dago oraindik:

 20172018201920202021
Aitorpena egin zuten eibartarrak14.19514.23414.15814.03514.243
Foru Ogasunarekin harremanak euskaraz izan daitezela eskatu zutenak1.280(%9)1.402(%10)1.441(%10)1.494 (%11)1.603(%11)

Gipuzkoako Foru Aldundiak lau urteko egitasmo bat abiarazi zuen duela hiru urte, honako helburuarekin: Ogasunarekin euskaraz egitea aukeratu duten gipuzkoarren kopurua 100.000 lagunera iristea. Eibarren, berriz, 1.700eko langa gainditu nahi da aurten. Erronka hori lortzea gizarteak hizkuntza berdintasunaren alde egindako ahaleginaren sari bat litzateke.

Hiru bide daude aitorpena egiteko eta guztietan erabil daiteke euskara: autolikidazio proposamena, mekanizatua eta internet bidezkoa.

Gipuzkoako Ogasunarekin harremana euskaraz izateko argibideak HEMEN.

Errenta aitorpen kanpainari buruzko datak eta informazio zabalagoa HEMEN.