Errenta aitorpena? Aurten ere, duda barik, EUSKARAZ!!

Laster hasiko da martxan errenta aitorpena egiteko aurtengo kanpaina. Eibarren AKEBAItik aurten (ere) aitorpena euskaraz egiteko gonbita egiten dizuegu euskaraz bizi nahi duzuen herritar guztioi.

Errenta aitorpen kanpainari buruzko datak eta informazioa HEMEN duzue.

Baietz 1.500 pasa!

Espero dugu ohiturak astindu, eta Ogasunarekin eibartar gehiagok erabiltzea euskara. Hona, azken urteotako datuak:

2017ko kanpainan, Eibarren, 14.195etik 1.280 aitorpen egin ziren euskaraz (% 9); 2018koan, 14.234tik 1.402 euskaraz (%10); 2019koan, 14.156tik 1.441 euskaraz (% 10); 2020koan (iaz), 14.035tik 1.494 (% 11) eibartarrek egin zuten aitorpena euskaraz. Aurten 2021. urteari dagokion aitorpena egingo da. 1.500eko langa erraz gaindituko dugu, ezta?

Gipuzkoako Ogasunarekin harremana euskaraz izateko argibideak dituzue HEMEN. Gainera, berbekin arazorik ez izateko hiztegia ere badator bertan.