Eibarren AKEBAIk beste urte batez abiatu duen kanpaina honen bitartez, euskaraz bizi nahi duten herritarrei errenta aitorpena euskaraz egiteko gonbita egin nahi zaie.
Taulan ikus daitekeen bezala, azken urteetan handituz joan da Foru Ogasunarekin harremanetan euskara hautatu duten eibartar kopurua, baina hobetzeko tarte handia dago oraindik:
2017 | 2018 | 2019 | 2020 | 2021 | 2022 | |
Aitorpena egin zuten eibartarrak | 14.195 | 14.234 | 14.158 | 14.035 | 14.243 | 14.641 |
Foru Ogasunarekin harremanak euskaraz izan daitezela eskatu zutenak | 1.280 (%9) | 1.402 (%10) | 1.441 (%10) | 1.494 (%11) | 1.603 (%11) | 1.642 (%11) |
Hiru bide daude aitorpena egiteko eta guztietan erabil daiteke euskara: autolikidazio proposamena, mekanizatua eta internet bidezkoa.
Gipuzkoako Ogasunarekin harremana euskaraz izateko argibideak HEMEN.
Errenta aitorpen kanpainari buruzko datak eta informazio zabalagoa HEMEN.