Euskaraldiaren 2. edizioa azaroaren 20tik abenduaren 4ra bitartean izango da. Helburu nagusia gure hizkuntza ohiturak aldatzea da, eta horretan etxetik hastea da onena. Horretarako antolatu da Etxealditik Euskaraldira ekimena, Euskaraldirako prestatzeko, bizi dugun egoera honetan gure ohiturak aldatzeko bidean urrats bat egin dezagun aurrera. Baina nola egingo dugu? Zer da Etxealditik Euskaraldira?
Bideo honetan Kike Amonarrizek eta Rita Aldabaldetrekuk azaltzen dituzte ekimenaren nondik norakoak. Entzun adi!