EUSKALGUNEA. Euskaraz ondo pasatzeko gune bihurtu zen ostiralean Untzaga plaza


GinKLIKAna (dardo txapelketa, futbol itsua…), AhotsLiderrak (playbacka) eta Euspintxo lehiaketak antolatu zituzten eusLiderrek Untzaga plazan egiteko joan zen ostiralean.

Eibar BHI, La Salle eta Aldatzeko DBH 3. mailako eusLiderrak, 70 inguru, bikain aritu ziren azken hilabeteetan prestatutako ekitaldia martxan jarri eta aurrera ateratzen. Euren ikaskideek ere gustura hartu zuten parte antolatutako probetan, eta irabazleek saria ere izan zuten (Eibar Merkataritza Gune Irekiaren babesaz). Oso arrakastatsua, beraz, eusLiderrak egitasmoaren barruan antolatutako “ekintza soziala”. Hurrengo ikasturtean euslider hauek DBH 4. mailan egongo dira, eta eurek landuko dute portaera linguistikoak aldatzeko egitasmo hau 3. mailako ikasleekin. Horretarako, aurten bezala, Eibarren AKEBAI, AEK-Ahize eta DBHko hiru ikastetxeen laguntza izango dute, eta Eibarko Udalaren babesa.