“Euskara eta kirola” mahai-ingurua egingo da martxoaren 22an, HAMAIKA BERBALDI egitasmoaren barruan

Eibarren AKEBAI-ren eskutik eta Eibar Kirol Elkartearekin lankidetzan “EUSKARA ETA KIROLA” mahai-ingurua egingo da martxoaren 22an (osteguna), 18:30ean, Ipurua futbol zelaian dagoen Formakuntza Zentroan. ELENA AZPEITIAk aurkeztuko duen saioan atal ezberdinei buruz jardungo dute berbetan hainbat gonbidatuk: KIROLA ETA GAZTEAK gaiari buruz hitz egiteko MAITE MAIORA, MARKEL ALBERDI, ODEI JAINAGA, PELLO OSORO eta MALEN RUIZ DE AZUA jarriko dituzte elkarrekin. Ondoren, KIROLA, KOMUNIKABIDEAK ETA IRUDI PUBLIKOA gaiari helduko diote KOIKILI LERTXUNDIk, MATXALEN ZIARSOLOk, AITOR MANTEROLAk, AMETS TXURRUKAk eta ASIER RIESGO (AZKEN ORDUKO ALDAKETAREN ONDORIOZ, BE√ĎAT REZUSTAk EZ DU PARTE HARTUKO). Eta ekitaldiari agur esateko EGOITZ TXURRUKA “TXURRU” gonbidatu dute. Sarrera librea izango da.