EUSKARALDIA Entitateen izen-ematea itxita, orain norbanakoen txanda da

Eibarren 81 entitatek (84 egoitzatan) eman dute izena Euskaraldian parte hartzeko, eta 300 arigunetik gora adostu dira dagoeneko.

Izena eman duten entitate batzuetan oraindik adoste lanetan ari dira, arigune kopurua zehazteko. Infografia hau lagungarri izan daiteke horretarako.

Euskaraldian ahobizi / belarriprest moduan izena emateko epea zabalik

Euskaraldian, azaroaren 20tik abenduaren 4ra bitartean egingo den ariketa sozialean, ahobizi edo belarriprest moduan parte hartzeko eman izena HEMEN. Gogoratu! Rola aukeratzean, gakoa jokaeran dago, ez gaitasunean.