EUSKARALDIA: entitateen izen-ematea

Euskaraldia euskara ulertzen duten hiztunen arteko ahozko* hizkuntza-ohiturak aldatzeko ariketa sozial masiboa da, gizartearen gune guztietara zabaldua eta denborari dagokionez mugatua.

Euskaraldiaren helburu nagusia herritarren hizkuntza ohiturak aldatuta euskararen erabilera handitzea da. Helduen aktibazioa du oinarri, eta ariketa egin ahal izateko gutxieneko baldintza euskara ulertzea da. Aurtengo edizioa hirugarrena da, eta azaroaren 18tik abenduaren 2ra bitartean egingo da ariketa.

Aurrekoan bezala, oraingo edizioan ere, entitateek neurriak hartuko dituzte hizkuntza praktika euskaldunagoak bultzatzeko. Horrela, taldean, hizkuntza ohiturak euskararen mesedetan aldatzeko ariketa egin ahal izango dute.

Mota guztietako entitateek har dezakete parte: elkarteek, kultur eta kirol taldeek, enpresa txiki eta handiek, erakunde publikoek… Entitateei proposatutako ariketa egin ahal izateko, gutxienez, arigune bat izan behar dute.

Zer dira ariguneak?

Euskaraz lasai aritzeko adostutako guneak dira. Ariguneetan uneoro euskaraz hitz egiteko aukera bermatuko da, bai entitate barruan eta bai herritarrekin duen harremanean. Arigunea osatzen duten kideak (sail bateko lankideak, dendako saltzaileak, kirol klubetako zuzendaritza taldeak, kultur eta aisialdi taldeak, erakundeetako zerbitzuak…) identifikatuta joango dira ahobizi edo belarriprest moduan (txapa), eta ariguneetan ere identifikagarriak jarriko dira.

Euskaraldian parte hartu nahi baduzu, eta zure entitatean arigunea(k) izatea nahi baduzu eman izena HEMEN.

Zalantza edo galderaren bat izanez gero, jarri gurekin harremanetan:

eibarrenakebai@gmail.com

T.  943 708426  / 943 708444 (luz. 4201)

PORTALEA. Bista Eder, 10