“Feminismoa eta euskara” solasaldia eta bertso-afari feminista egingo dira apirilaren 13an

Apirilaren 13an, 18:30ean, “Feminismoa eta euskara” izenburuko solasaldia egingo da udaletxeko patioan, Idurre Eskisabel eta Lorea Agirrerekin, Hamaika Berbaldi egitasmoaren baitan. Ondoren, poteo girotua antolatu dute eta, eguna biribiltzeko, 21:00etan bertso-afari feminista hasiko da Kultu tabernan, Maialen Lujanbio, Miren Amuriza eta Nerea Ibarzabal bertsolariekin. Gai-jartzailea Desiree Magro izango da. Afarirako txartelak Kultu tabernan ipini dituzte salgai (20 eurotan soldatadunentzat eta 15 eurotan soldata gabekoentzat). Solasaldia zein afaria Arrate Kultur Elkarteak, Nalua Eibarko talde feministak, Eibarren AKEBAIk eta Hankamotxak bertso eskolak elkarlanean antolatu dituzte.