Gozatu udaberriko oporretan: familientzako gida

Euskara Zerbitzuak eta Juan San Martin Udal Liburutegiak opor garaian familian euskaraz gozatzeko moduko jolasen eta liburuen bilduma prestatu dute.

Opor garaian umeekin egoteko denbora gehiago dagoenez, euskara indartzeko ere une egokia da. Horretarako irakurgaiak eta jolasak  jasotzen dituen GIDA sortu dute.

Gida hori HH eta LHko ikastetxe guztien esku jarriko da, familien artean banatu dezaten.

Gida horretan umeen euskararen erabilera areagotzeko gurasoentzako gomendioak, umeentzako liburu gomendatuak eta jolasak aurkituko dituzue.