Haurren aurrean, helduok heldu

Guraso, senide, zaintzaile, monitore, eta bestelako hezitzaileen arteko euskarazko praktikak bultzatzeko ekimena

Haurren aurrean, helduok heldu” 0-12 urte bitarteko umeekin harreman zuzena duzuen helduon arteko (guraso, senide, hezitzaile, monitore, zaintzaile…) aktibazio ekimena izango da, hizkuntza-praktikak aldatzeko eta euskara gehiago erabiltzeko. Helduok umeentzako eredu izan behar dugu.

“Haurren aurrean, helduok heldu” ekimena Euskal Herri osoan zehar gauzatuko da, azaroaren 22tik abenduaren 5era bitartean. Gure herrian Eibarren AKEBAI arduratuko da antolaketaz.

Horiek horrela, guraso, hezitzaile, zaintzaile eta bestelako senide eta lagunak ekimen honetan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu. Erraza da parte hartzea. Azalpen gehigarriak eskuorrian dituzue.

Eskuorria EUSKARAZ

Eskuorria GAZTELANIAZ