Kike Amonarrizek “Haurren aurrean, helduok heldu” hitzaldia emango du urriaren 24an, 18:45ean Errebal Plazako lehen solairuan.

Urriaren 24an, asteartea, Kike Amonarriz izango dugu gurekin “Haurren aurrean helduok heldu” egitasmoaren barruan. Hitzaldia eta haurrentzako tailerra 18:45ean izango dira, Errebal Plazako lehen solairuan.

Ekimen honen helburu nagusia helduen arteko euskararen erabileran eragitea eta umeekiko hizkuntza eredugarritasuna bultzatzea da. 0-12 urte bitarteko umeekin harreman zuzena duten eta hizkuntza transmisioan zein eredugarritasunean eragina duten helduentzako dago zuzendua, eta urriaren 19tik 29ra bitartean hainbat ekintza antolatuko dira.

Eibarren, besteak beste, Kike Amonarrizen hitzaldia edukiko dugu, umeen hurbileko helduek hizkuntza-portaerez izan ditzaketen zalantzak argitzeko asmoz: Nola ikasten dituzte haurrek hizkuntzak? Nola erraztu eta indartu genezake ikasketa-prozesu hori? Gurasook zer egin beharko genuke? Nola lortu euskaraz egin dezaten? Nola aldatu hizkuntza-ohiturak?

Saioa irekia eta doakoa izango da, eta hitzaldiak irauten duten bitartean haurrentzako tailerra egongo da.