Kirol entrenatzaileentzako sentsibilizazio saioak

Urriaren 20an eta 27an kirolean euskara sustatzeko saioak izan ziren Uni Eibar-Ermuan, AKEBAIk antolatua.

EBETEk bideratu zituen saioetan kirolak euskararen erabileran eta normalizazioan duen garrantziaz aritzeaz gain, praktikara eramateko adibide eta gomendioak ere azaldu zituzten. Uni Eibar-Ermuan “Gizarte eta Kirol Irakaskuntza eta Animazioa” goi-mailako ikasketak egiten dabiltzan bigarren mailako ikasleek hartu zuten parte, eta baita Eibarko kirol klub ezberdinetako entrenatzaileek ere: Eibar Rugby taldea, Ipurua Gimnaria Erritmikoa eta Igerixan.

Guztira 50 pertsona inguruk hartu dute parte eta urriaren 19tik 29ra bitartean iraun duen “Haurren aurrean helduok heldu” ekimenaren baitan kokatu dira sentsibilizazio saioak.