Lanbide Heziketan euskararen erabilerari buruzko formazioa jaso zuten atzo irakasleek

Ikasturteari indartsu eta motibatuta ekiteko, Lanbide Heziketako irakasleentzako formazio saioa antolatu du Eibarren AKEBAIk: “Erabileraren ontzia bete”.

EBETEko irakasleek euskararen erabileran eragiteko estrategiak erakutsi dizkiete Eibarko Lanbide Heziketako irakasleei. Euskararen presentzia eta erabilera zaintzearen garrantzia ikustea eta irakasleei proposamenak aurkeztea izan dira saio honen helburu nagusiak.

Atzo izan ziren bi saioak, eta Lanbide Heziketako 140 irakasle inguruk hartu dute parte, lau taldetan banatuta.