Maiatzaren 3ra arte mintegian izena emateko aukera dago.
Gazteen aisialdia, bai ohikoa edo tradizionala zein paraleloan topatu dezakegun aisialdi digitala, euskararen lurralde banaketa, non dago erdigunea, non da perfieria… Gai hauek guztiak izango ditu hizpide maiatzaren 8rako …eta kitto! Euskara Elkarteak antolatu duen euskararen transmisio eta sozializazio mintegiaren 14. edizioak, Eibarren Akebairen babesarekin.
Leku aldaketa egin da eta Armeria Eskolako Areto Nagusian egin beharrean, SD Eibar-ek Ipuruan dituen instalazioetan izango da, goizez, 9:00etatik 14:00etara bitartean. Aurten aurrez-aurre izango da, hartueman zuzenak sustatzeko asmoz eta bazkaria ere izango du.
Izena emateko galdetegia bete beharko da, eta azken eguna maiatzaren 3a izango da.