Hil honetan berriro ekin diogu euskararen agenda ateratzeari. 2020ko martxotik ez dugu agendarik kaleratu, pandemia egoeragatik. Hasieran aurrez aurreko kultur ekitaldiak bertan behera gelditu ziren, baina poliki-poliki, aforoa murriztuta, hitzorduak eskatuta, beharrezko egokitzapenak eginda… ahal den moduan, antolatzen ari dira ekitaldiak Eibarren. Hemen duzue otsailean zehar euskaraz gozatzeko zenbait aukera.