Kirol jardueretan euskara sustatzen
Guztira Eibarko 50 entrenatzailetik gora izan dira Akebaik antolatu dituen sentsibilizazio saioetan parte hartu dutenak. Saio hauetan kirolak euskararen erabileran eta normalizazioan duen garrantziaz aritzeaz gain, praktikara eramateko adibide eta gomendioak ere azaldu zaizkie. Formakuntza hauetan Uni Eibar-Ermuan “Gizarte eta Kirol Irakaskuntza eta Animazioa” goi-mailako ikasketak egiten dabiltzan bigarren mailako ikasleek hartu zuten parte, eta[…]
