
Eibarren Akebaik erosketa-bonuak emango dizkie gidabaimenaren azterketa teorikoa euskaraz gainditzen duten hiru Eibartarri.
Eibarren Akebaik, herriko autoeskolen laguntzarekin, saritu egingo ditu gidabaimenaren azterketa teorikoa euskaraz gainditzen duten hiru herritar. Hauek dira euskaraz atera daitezken proba teorikoak: AM, A1, A2, A, B, C1 – C, D1 – D eta E.
Eusko Jaurlaritzak eta Euskadiko Autoeskolen Federakuntzak abian jarri duten Gidabaimenak euskaraz! ekimenaren bitartez, Eibarren Akebaik 100 euroko erosketa bonua banatuko die gidabaimena euskaraz gainditzen duten hiru Eibartarri.
Hauek dira bonua jaso ahal izateko bete behar diren baldintzak:
- Eibarren erroldatuta egotea.
- Gidabaimenaren azterketa teorikoa euskaraz gainditzea.
- Azterketa teorikoa 2026ko urtarrilaren 1a eta abenduaren 31 bitartean gainditzea.
Eskaria egiteko bidali emaila eibarrenakebai@gmail.com –era abenduaren 31 baino lehen, ondorengo dokumentuekin:
- Ikastaroa eta/edo azterketaren matrikula ordaindu izanaren bankuko agiria
- Azterketa gainditu izanaren agiria
Informazio gehiago: eibarrenakebai@gmail.com / 943 708426 edo 688 854 965 (WhatsApp bidez ere bai).
Gidabaimena euskaraz ateratzeko aukera eskaintzen duten autoeskolen mapa hemen dago ikusgai: https://gidabaimenakeuskaraz.eus/autoeskolak/
