Udako jardueretan euskararen erabilera sustatzen: hezitzaileentzat formazioa

Udaran antolatzen diren aisialdiko jardueretan euskararen erabilera sustatzeko formakuntza antolatu zuen ostiralean Eibarren AKEBAIk

Ostiral arratsaldean, ekainaren 2an, EBETEko irakasleek euskararen erabileran eragiteko estrategiak erakutsi zizkieten uda honetan aisialdian ibiliko diren begiraleei. Bertan, udako jardueretan euskararen erabilera sustatzearen arrazoiak eta programazioan txertatu daitezkeen hainbat adibide praktiko ikusi zituzten, besteak beste.

Errebal Plazan ostiralean eman zen saioaren argazkia