Whatsapp-a erabiltzeko aukera gehitu da Astindu kanalean

Eibartarrek eta Eibarko zerbitzuetako erabiltzaileek hizkuntza-eskubideen inguruan izan ditzaketen zalantzak, kezkak, galderak… jasotzeko eta argitzeko kanal bat da Astindu: bertokoa, gertukoa eta herrikoia.

Orain arte webguneko formulario, telefono edo korreo bidez erabil zezaketen herritarrek kanala, eta orain Whatsapp-eko aukera ere gehitu da. Horretarako, 688 69 85 66 telefono zenbakia gorde behar da mugikorrean, eta hizkuntz eskubideen inguruko edozein zalantza edo kexa edukiz gero, bertara bidaltzeko aukera dago (testua, argazkia, audioa…). Kanalaren erabilera areagotzea eta erraztea bilatzen da modu honetan.

Harremanetan jartzeko ondorengo bideak daude, beraz: