Eibarko Udalak UEUko ikastaroak egin nahi dituzten eibartarrei zuzendutako dirulaguntza deialdia argitaratu du. Eskaera egiteko epea zabalik dago irailaren 30era arte. Dirulaguntza hau 2025eko irailaren 1etik 2026ko uztailaren 31ra arte Markeskoa ikastetxe nagusian eskaini diren UEUn ikastaroak egin dituzten eibartarrei zuzendua dago. Horretarako, beharrezkoa izango da baita ere %85eko asistentzia betetzea.
UEUk Eibartik kanpo ematen dituen Udako Ikastaroen kasuan, Udalak diruz lagunduko ditu aurreko baldintzak betetzen dituzten ikasle eta langabetuen matrikulak ere.
Eskaerak egiteko azken eguna 2026ko irailaren 30 izango da, eta eskatzaileek eskaera on-line egin beharko dute esteka honetan. Dirulaguntza deialdiko baldintza guztiak betetzen dituzten herritarrek ikastaroaren matrikula kostuaren %50a jasoko dute.
