“Nola aldatu diren gauzak, kamarada!” mahai-ingurua bideoan osorik jaso eta ikusgai ipini dugu

Euskarari buruzko gogoeta eta bizipen interesgarriak entzuteko aukera bikaina eskaini zigun aurrekoan Portalean egindako “Nola aldatu diren gauzak, kamarada!” izenburuko mahai-inguruak. Serafin Basauri, Luis Alberto Aranberri “Amatiño”, Leire Narbaiza, Nerea Barruetabeña eta Beñat Laskurain, adin-tarte zabala ordezkatzen duten eibartarrek jardun zuten berbetan, Jokin Bergara moderatzaileak gidatuta. Saioa Hamaika Berbaldi ekimenaren barruan Eibarren AKEBAIk antolatuta egin zen eta gerturatu zen jendea oso gustora egon zen, ordu eta erdiko saioan kontatutako hamaika pasadizoak entzuten. Joateko aukerarik izan ez bazenuten edo joan arren mahai-inguruan esandakoak berriz entzun nahi badituzue, BIDEO HONETAN DAUKAZUE MAHAI-INGURUAREN GRABAZIOA.

ETA BESTE BIDEO HONETAN, BERRIZ, SAIOAN ZEHAR ESANDAKOETAKO BATZUK LABURBILDU DITUGU: