Euskaraldiko bideokliparen grabaketa

Jon Alonsok eta Koro Gazteak egindako Euskaraldiko abestiaren bertsioaren bideoklipa grabatu zuten pasa den asteburuan. AKEBAIren gidaritzapean, Ara-Lar Visuals ekoiztetxekoak aritu ziren grabaketa-lanetan. Larunbatean Errebalgo plazan eta Portaleko erakusketa-aretoko kupulan hartu ziren sekuentzia garrantzitsuenak. Nele eta Kaxa dantza taldeek jarri diote koreografia bideoklipari. Igande arratsaldez Eibarko zenbait toki esanguratsutan grabatu ziren irudiak, eta besteak beste,[…]

Euskaraldiko txapak eta orri-markatzaileak jasotzeko tokiak

Ari zaigu gutxinaka-gutxinaka Euskaraldia hurbiltzen! Horregatik, gaurtik hasi eta ariketa amaitzen den arte (maiatzaren 25a), txapa eta orri-markatzaileak jasotzeko aukera izango du aurtengo edizioan izena eman duen pertsona orok: 1. EUSKARA ZERBITZUKO BULEGOAOrdutegia: Astelehenetik ostiralera, 07:30 – 15:30Helbidea: PORTALEA eraikineko 2. solairua. Bista eder 10. 2. UDAL EUSKALTEGIAOrdutegia*: Astelehenetik ostegunera 08:30-14:00 eta 16:30-19:00. Ostiraletan 08:30-14:00[…]

Eibarko Euskaraldiko bideoklipa: parte hartzeko deialdi irekia

Ondo jakingo duzuen moduan, Eibarren buru-belarri ari gara lanean Euskaraldia martxan jartzeko, eta aurten ekimen berezi bat dugu esku artean: aurtengo edizioko abesti ofizialaren (Bulego taldearen Gure bihotzaren taupadak) bertsio bat grabatu dute Jon Alonso abeslariak eta Eibarko Koro Gazteak, eta bertsio horri bideoklip bat egingo diogu. Bideoklipean eibartarrek beren tokia izatea nahi dugu, eta[…]

Apirilaren 12ko izen-emate eta informazio mahaia

Apirilaren 12an, Eibarko Eibarren AKEBAIren gidaritzapean, Euskaraldia antolatzen diharduten elkarte eta erakundeetako kideek 2025eko Euskaraldiko txapak banatu zituzten San Andres elizako plazan. Bertan, Euskaraldiari buruzko informazioa eta izen-emate orriak ere eskuragarri egon ziren. Izen-ematea herrian zehar hainbat egunetan jarriko diren mahaietan edota euskaraldia.eus  web-orrian egin daiteke. Eibarko Udalak ariketa modu sakon batean egiteko konpromisoa hartu du, eta Udaleko langileei[…]

Eibarko Udalak bere Euskaraldiko hamaikakoa aurkeztu du

Langile eta alderdi politikoz osatu dute Eibarko Udalaren Euskaraldirako hamaikakoa. Eibarko Udalak maiatzaren 15etik 25era bitartean egingo den Euskaraldia ariketa sozialean hartuko du parte. Ahalik eta talde anitzena eta udaleko sail ezberdinetako kidez osatutakoa izan dadin ahaleginak egin dituzte; besteak beste, udaltzaingoa, garapen ekonomikoa, gizartekintza, kirola, udal lan taldea eta euskaltegia daude hamaikakoan ordezkatuta. Udalbatza osatzen duten[…]

Errenta aitorpena euskaraz: zure aukera da!

Dagoeneko ireki da 2024ko errenta aitorpena egiteko epea. Eibarko Udalak, eta Akebaiko ekipoa osatzen dugun partaide guztiok, herritarrak animatu nahi ditugu tramiteak euskaraz egitera. Azken urteetan gora egin du errenta aitorpena euskaraz egin duten eibartarren kopuruak. 2023ko kanpainan 1.727 izan ziren. Ea oraingoan 2.000ra iristen garen! 

Euskaraldiko materialaren prestaketa

Duela hilabete batzuk, Euskaraldiaren laugarren edizioa antolatzeko helburuarekin, sortu genuen Eibarko lan-taldea. Bertan parte hartzen dugu Eibarko Udalak, Eibarren Akebaik, herriko hainbat zerbitzutako eta elkartetako ordezkariek, eta herritar boluntarioek. Taldea sortu zenetik, bilera eta ekimen ugari egin ditugu. Besteak beste, Katana bakarrizketa, Eibarko Hamaikakoaren aurkezpena, eta Euskaraldiaren Gune Ibiltaria. Azken egunotan, Euskaraldian zehar Eibarko kaleak[…]