Abian da Euskaraldia!

Hasi da 2025eko Euskaraldia! Atzoko egunez (maiatzaren 15a) hartu zuen martxa ariketak, eta 11 egunean arituko gara gure hizkuntza ohiturak aldatzen eta euskarari ekiten, txapa bidelagun hartuta. Eibarren ariketa denok elkarrekin hasi ahal izateko Akebaik ekitaldi berezia antolatu zuen Untzaga plazan. Aldez aurretik, Latuna Bando txarangak kalea girotu zuen, gero Untzagako oholtzan amaitu eta ekitaldiari[…]

Euskaraldiko hasiera-ekitaldia ostegun honetan

Badator Euskaraldia! Jakingo duzuen moduan, aste honetako ostegunean (maiatzaren 15ean) emango diogu hasiera ariketa sozialaren 4. edizioari. Hasiera ospatzeko, Eibarren ekitaldi berezi bat antolatu dugu. Arratsaldeko 18:30ean hasi eta iluntzera arte paregabeko giroa izango dugu kalean. Hona hemen prestatutako egitaraua: Egunean bertan txapa jasotzeko eta izena emateko mahai bat ere egongo da Untzagan. Animatu zaitezte![…]

Maiatzaren 9an Euskaraldiko txapak jasotzeko eta izena emateko mahaia

Datorren ostiralean, maiatzaren 9an, Euskaraldiko txapak jasotzeko eta izena emateko mahaia egongo da Errebalen, Larrain dantzako entseguarekin batera. 19:00etan hasi eta entsegua amaitzen den arte izango duzue hurbiltzeko aukera. Astebete geratzen da Euskaraldia hasteko, eta maiatzaren 9ko mahaia izango da ariketa hasi aurretik jarriko dugun azken mahaia. Bertan, ohi bezala, izena eman dutenek beren txapa[…]

Kalean da Euskaraldiko abestiaren Eibarko bertsioa eta bideoklipa

Argitaratu dugu jada Euskaraldiko abesti ofizialaren Eibarko bertsioa eta bideoklipa! Jon Alonso abeslariak jarri dio ahotsa Bulego taldearen Gure bihotzaren taupadak abestiari, ODE Taldeko kideen eta Eibarko Koro Gaztearen laguntzarekin. Bideoklipari KAXA eta Eibarko Dantza Eskola taldeek jarri diete koreografia, eta bideoan Eibarko hainbat talde eta eragile agertzen dira: hala nola, …eta kitto! Euskara Elkartea,[…]