2017ko abenduan hasita hamaika hitzaldi, tertulia, mahainguru edota saio antolatuko ditugu Eibarren AKEBAItik, “Hamaika Berbaldi” izenburupean.
“Hamaika berbaldi” egitasmoaren helburuak ere hamaika dira: Eibarren AKEBAIko kideok motibatzea/aktibatzea eta euskararen aldeko diskurtsoa berritzea, euskaraz bizi nahi dugunok ahalduntzea, euskaraz bizi ez den jendearengana iristea, hiztun berriei hitza ematea, hainbat talde eta elkarterekin elkarlanean aritzea …
“Ez da kasualitatea“
Oraingoan musikaz lagundutako berbaldia izango dugu, eta mezua bertsotan emango da. AKEBAIk eta Matraka! neska* gazte taldeak, lankidetzan, “Ez da kasualitatea” bertso saio musikatua antolatu dugu. Lanku Kultur Zerbitzuak kudeatutako saio honetan umorea, jolasa, gogoeta, emakumeon arteko konplizitatea, musika eta bertsoa uztartzen dira. Bertsotan Miren Artetxe, Alaia Martin, Eli Pagola eta Nerea Ibarzabal arituko dira; gai-jartzaile, Amaia Agirre. Kasualitatea??
Azaroaren 19an, 19:30ean, Portaleko Aretoan
Gonbidatuta zaudete!