HAMAIKA BERBALDI: “Ez da kasualitatea”

2017ko abenduan hasita hamaika hitzaldi, tertulia, mahainguru edota saio antolatuko ditugu Eibarren AKEBAItik, “Hamaika Berbaldi” izenburupean. “Hamaika berbaldi” egitasmoaren helburuak ere hamaika dira: Eibarren AKEBAIko kideok motibatzea/aktibatzea eta euskararen aldeko diskurtsoa berritzea, euskaraz bizi nahi dugunok ahalduntzea, euskaraz bizi ez den jendearengana iristea, hiztun berriei hitza ematea, hainbat talde eta elkarterekin elkarlanean aritzea … “Ez da kasualitatea“[…]

Abenduaren 11n izango da “HAMAIKA BERBALDI” egitasmoko hurrengo saioa

Abenduaren 11n, martitzena egingo da Hamaika Berbaldi egitasmoaren barruan antolatu den hurrengo saioa, urteko azkena: “Berbaldi interaktiboa: euskaldun berriak betiko berri?” izenburukoa arratsaldeko 19:00etan hasiko da, udaletxeko patioan. Hizlariak M. Jesus Martin, Mohamed-Fadel-Taleb Mohamed, Sara Lamas eta Alina Ivan izango dira eta dinamizatzailea, berriz, Mariano Luke.

“Bilbon 30 egun euskaraz. Eta Eibarren, zer?” izenburuko saioa egingo da irailaren 26an Indianokua gaztelekuan, HAMAIKA BERBALDI egitasmoaren baitan

Datorren asteazkenean, irailak 26, 19:00etan, AKEBAIk antolatutako HAMAIKA BERBALDI egitasmoaren barruan, zazpigarren saioa, “Bilbon 30 egun euskaraz. Eta Eibarren, zer?” izenburukoa izango dugu. Batetik, LUTXO EGIA idazleak hilabetez gaztelaniaz egin gabe Bilbon bizitzeko bere esperientziaren berri emango digu. Eta, bestetik, MIREN GISASOLA, MALEN ILLARRAMENDI eta IRUNE JAIO, “M&M Euskaraldian” bideoblogaren protagonistak eta egilea ere gurekin[…]

Bertsolaritzaz, euskeraz eta integrazioaz jardungo du Jon Maiak HAMAIKA BERBALDI egitasmoko seigarren saioan

Hamaika Berbaldi egitasmoko seigarren saioa egingo da gaur arratsaldean, 19:00etan Urkizu herri ikastetxean: “Desde Extremadura al bertsolarismo. La historia de una integración” izenburuko hitzaldia emango du Jon Maia idazle, abeslari, bertsolari eta dokumentalistak, gazteleraz, AKEBAIk As Burgas Galiziako Etxearekin lankidetzan antolatu duen berbaldian. Emigranteen semea izanik, euskararekin izandako bizipenak azalduko ditu Maiak eta, horrekin batera,[…]

Euskara eta feminismoa izan dira “Hamaika Berbaldi” egitasmoaren apirileko saioaren ardatza

Aurreko barixakuan egin zen “Euskara eta feminismoa” izeneko bosgarren berbaldia udaletxeko patioan, horretan adituak diren Idurre Eskisabel eta Lorea Agirrerekin. Esan zituztenen artean gauza bat baino gehiago da azpimarratzeko modukoa, baina besteak beste, “euskararen normalizazioa eta genero berdintasuna antzekotasun asko dituzten bi prozesu pertsonal, sozial eta politiko” direla adierazi zuten: “Euskal hiztuna eta emakumea subordinazioan[…]

Hamaika Berbaldi

Azken urteotan hamaika hitzaldi, tertulia edota mahainguru antolatu ditugu, “Hamaika Berbaldi” izenburupean. Hamaika saio horien helburuak ere hamaika dira: Eibarren AKEBAIko kideok motibatzea/aktibatzea eta euskararen aldeko diskurtsoa berritzea, euskaraz bizi nahi dugunok ahalduntzea, euskaraz bizi ez den jendearengana iristea… Hona hemen orain arte antolatu ditugun jardueretako batzuk: Hizkuntza eskubideak, denon auzia (Agurne Gaubeka, Behatokitik)  Berrindartu[…]

“Euskara eta kirola” mahai-ingurua egingo da martxoaren 22an, HAMAIKA BERBALDI egitasmoaren barruan

Eibarren AKEBAI-ren eskutik eta Eibar Kirol Elkartearekin lankidetzan “EUSKARA ETA KIROLA” mahai-ingurua egingo da martxoaren 22an (osteguna), 18:30ean, Ipurua futbol zelaian dagoen Formakuntza Zentroan. ELENA AZPEITIAk aurkeztuko duen saioan atal ezberdinei buruz jardungo dute berbetan hainbat gonbidatuk: KIROLA ETA GAZTEAK gaiari buruz hitz egiteko MAITE MAIORA, MARKEL ALBERDI, ODEI JAINAGA, PELLO OSORO eta MALEN RUIZ[…]

Agurne Gaubekak “Hizkuntza eskubideak, denon auzia” izeneko berbaldia emango du maiatzaren 17an, 18:30etan, Errebal Plazako hitzaldi gelan

Maiatzaren 17an, asteazkena, Agurne Gaubeka (Hizkuntz Eskubideen Behatokiko zuzendaria) izango dugu gurekin hizkuntza eskubideen inguruko hitzaldian. Errebal Plazan izango da, 18:30etan, eta ekitaldia herritar guztientzat zabalik egongo da, dohain. Hitzaldia “Hamaika berbaldi” barruan kokatzen da. Ekimen hau 2017aren bukaeran jarri zuen martxan Eibarren AKEBAI herritar plataforma eratu berriak. Harrezkero hamaika hitzaldi, tertulia edota mahainguru izan ditugu; hamaika[…]

Iosu Ozaitak eta Jaime Altunak “Zer gertatzen da urriaren 31n, iluntzen duenean?” izenburuko berbaldia emango dute urriaren 23an

“Zer gertatzen da urriaren 31n, iluntzen duenean?” izenburuko hitzaldia emango dute Iosu Ozaitak eta Jaime Altunak datorren martitzenean, urriaren 23an, 19:00etan Portaleko areto nagusian. AKEBAIk antolatuta, Hamaika Berbaldi egitasmoaren baitan egingo den hurrengo berbaldian gure ohituren inguruan jardungo dute berbetan Arimen Gauaren ospakizunaren inguruan Euskal Herrian eman den bilakaera jasotzen duen ikerketa lanari esker 2015eko[…]

“Feminismoa eta euskara” berbaldirako galderak aurretiaz bidaltzeko aukera zabaldu dute

Barixakuan Eibarren AKEBAIk antolatutako bosgarren berbaldia egingo da udaletxeko patioan, 18:30ean. Oraingo honetan saioa NALUA Eibarko Feminista taldearekin, Arrate Kultur Elkartearekin eta Hankamotxak Bertso Eskolarekin elkarlanean antolatu du AKEBAIk. Apirilaren 13an, beraz, “FEMINISMOA ETA EUSKARA” gaiaren inguruan Idurre Eskisabel eta Lorea Agirrerekin berbetan jarduteko aukera izango da. Hala ere, Loreari edota Idurreri egiteko galderaren bat[…]