365 egunez euskaraz, eta Sanjuanetan ere bai


Jaietan ere euskaraz jarduteko eta gozatzeko deia egiten dizuegu Eibarren AKEBAItik eta …eta kitto! Euskara Elkartetik.


Sanjuanetan pegatinak eta txapak banatuko dira herriko hainbat gunetan, paparrean jartzeko. Euskeraz Primeran! kanpainari beste bultzadatxo bat eman nahi zaio horrela, eta Euskaraldiko ahobizi, belarriprest eta bihotzgoxo figurak gogoratuz, euskararen erabilera indartu herriko jaietan. AKEBAIko Kultura mahaiarekin elkarlanean, Txosnagunean zein tabernetan txapak eta pegatinak banatuko dira herritarrak eta zerbitzariak euskara erabiltzera animatzeko. Euskeraz Primeran! kanpainarekin bat egiten duten herriko tabernetan “Jaixetan euskeraz primeran!” pegatinak egongo dira, tabernariek zein bezeroek ipintzeko. Txosnagunean Euskaraldiko ahobizi edo belarriprest txapa izango dute paparrean zerbitzariek, eta nahi duten herritarrentzat ahobizi, belarriprest eta bihotzgoxo pegatinak banatuko ditu Akebaiko Kultura mahaiak.
Herriko jaietan ere, festa giroan, gozatu dezagun euskaraz!!