Debabarreneko 27 gazte aritu dira 2024 – 25 ikasturteko Begirale ikastaroan
Debabarreneko udalek 24-25 ikasturtean antolaturiko Begirale ikastaroak bukatu du, dagoeneko, bere ibilbidea.
Ikasturte honetan bi taldek parte hartu dute Gaztetxoak Eskolako teknikariek eman duten ikastaroan, eta, orain, ikasleak praktikak egiten ari dira han eta hemen. Guztira, 27 lagun izan dira ikastaroa bukatu dutenak: Eibartik 9, Mutrikutik 6, Mendarotik 5, Debatik 3, Soraluzetik 2 eta Elgoibartik beste 2.
Praktikaldia bukatu ondoren, Eusko Jaurlaritzak homologatutako Haur eta Gazteen Aisialdirako Begirale titulu ofiziala eskuratuko dute.



Lortutako arrakasta ikusita, datorren ikasturtean ere ikastaroa eskainiko dute Debabarreneko udalek.
2025 – 26 ikasturteko Begirale ikastaroa
Ikastaroa euskaraz izango da, eta ikasleek 18 urte izan beharko dituzte atal teorikoa amaitzen denerako, hau da, 2026ko ekainaren 30erako.
Ikastaroa bukatzen dutenek Eusko Jaurlaritzak homologatutako Haur eta Gazteen Aisialdirako Begirale titulu ofiziala eskuratuko dute.
Hona hemen ikastaroaren xehetasunak:
Iraupena:
Ikastaroaren atal teorikoa urrian hasi eta maiatzean bukatuko da. Jarraian bi tutoretza saio izango dira.
- Atal teorikoa (150 ordu) era praktikoan gauzatuko da. Ikastaroan, gainera, asteburu osoko hiru irteera egingo dira.
- Praktikak: boluntario gisa bete beharreko 160 aisialdi-ordu izango dira.
Ordutegia:
- Larunbatetan 9:30-18:30 (1:15 bazkaltzeko).
- Asteburu osoko hiru irteera: Larunbateko 10:00etatik igandeko 15:00etara.
Lekua:
Larunbatetako saioak Debabarreneko bi herritan izango dira (izen-ematearen arabera).
Prezioa:
Ikastaroaren prezioa 300 €-koa izango da, da baina Debabarrenean erroldatuta daudenek matrikularen erdia ordainduko dute soilik, 150 €.
Izen-ematea:
https://labur.eus/debabarrenabegirale
Informazio gehiago:
- eibarrenakebai@gmail.com
- 943 708426 edo 688 854 965 (WhatsApp bidez ere idazteko aukera)
Izena emateko azken eguna: Irailaren 19a