Aurrerantzean EIBARREN AKEBAIko Kultura mahaia arduratu da EIBARKO EUSKARAREN AGENDAZ eta, ikusgarriagoa egiteko, itxura aldatu diote. Beraz, hilero-hilero euskararen agenda kaleratuko dute AKEBAIko Kultura mahaiko kideek, Eibarren euskaraz gozatzeko aukera eskainiko diguten ekitaldien berri modu erakargarri eta erosoan emateko. Asmo hori lortzeko, baina, oso garrantzitsua da informazio iturri fidagarriak eta edukien zabalkunderako kanal egokiak izatea. Hori dela eta, agenda ahalik eta osotuena izateko, herriko eragile zein bestelako taldeak beraien ekarpenak egitera animatu nahi dituzte. Beraz, badakizue, euskarazko ekitaldiren bat antolatuz gero edo, beste barik, horrelakoen berri jasotzen baduzue, AKEBAIko Kultura mahaikoei jakinarazi. Horrela, zuen ekarpen eta laguntzarekin, EIBARKO EUSKARAREN AGENDA OSOTU, ERAKARGARRI ETA ERABILGARRIA egitea lortuko dugu.