Datorren asteazkenean, irailak 26, 19:00etan, AKEBAIk antolatutako HAMAIKA BERBALDI egitasmoaren barruan, zazpigarren saioa, “Bilbon 30 egun euskaraz. Eta Eibarren, zer?” izenburukoa izango dugu. Batetik, LUTXO EGIA idazleak hilabetez gaztelaniaz egin gabe Bilbon bizitzeko bere esperientziaren berri emango digu. Eta, bestetik, MIREN GISASOLA, MALEN ILLARRAMENDI eta IRUNE JAIO, “M&M Euskaraldian” bideoblogaren protagonistak eta egilea ere gurekin izango dira, horri buruz berba egiteko prest. Oraingoan Indianokua gaztelekuan izango da berbaldia eta, jakina, guztiak gonbidatuta zaudete!