Ikastaroak izan duen arrakasta ikusita, Debabarrenean bi talde egin dira azkenean.
Gaztetxoak Eskolako teknikariek emango dute ikastaroa eta asteburu honetan eman diote hasiera. 11 gazte eibartarrek hartu dute parte La Arboledako aterpetxean egin duten lehen egonaldian. Urrian hasi eta ekainean amaituko dituzte atal teorikoko saioak (150 ordu guztira). Ikastaroa bukatzen dutenek Eusko Jaurlaritzak homologatutako “Haur eta Gazteen Aisialdirako Begirale” titulu ofiziala eskuratuko dute .
Asteburu honetan Debabarreneko 29 lagunak batera egon badira ere, larunbateko saioetan bi taldetan banatuko dira: Eibar, Elgoibar eta Soraluzeko gazteek Eibarren izango dituzte saioak eta Mutriku, Mendaro eta Debako gazteek, aldiz, Mendaron eta Mutrikun.
Ikastaroaren prezioa 294,5 eurokoa da baina udalen laguntzei esker partaideek 147,5 euroko matrikula ordaindu dute.