
Martxoa bete-beteta dator! Eibarko hainbat erakunde, elkarte, eragile eta talderen eskutik antolatutako ekintzaz osatuta dago hilabete honetako Euskararen Agenda.
Besteak beste, bertan jasota geratu dira Korrika Kulturaleko ekintzak, Martxoaren 8ko lantaldeak prestatu duen egitaraua, edota Eibarko Klub Deportiboak urtero antolatzen dituen Mendi Jardunaldiak. Horrez gain ere, hilabeteroko ohiko ekintzak egingo dira martxoan zehar.
Agenda osoa ikusteko, esteka honetan dago eskuragarri. Bertan ikus daitezke ekintza guztien xehetasunak, bai eta hitzordu bakoitzaren inguruko informazio osagarria jasotzeko bideak.
