Apirilaren 12ko izen-emate eta informazio mahaia

Udal ordezkari eta langileak.

Apirilaren 12an, Eibarko Eibarren AKEBAIren gidaritzapean, Euskaraldia antolatzen diharduten elkarte eta erakundeetako kideek 2025eko Euskaraldiko txapak banatu zituzten San Andres elizako plazan. Bertan, Euskaraldiari buruzko informazioa eta izen-emate orriak ere eskuragarri egon ziren.

Izen-ematea herrian zehar hainbat egunetan jarriko diren mahaietan edota euskaraldia.eus  web-orrian egin daiteke.

Eibarko Udalak ariketa modu sakon batean egiteko konpromisoa hartu du, eta Udaleko langileei begira lanketa berezia prestatu du; neurriak hartuko ditu hizkuntza-praktikak aldatzeko eta horiei etorkizunean eutsi ahal izateko, eguneroko harremanetan euskarari lehentasuna emanez.  Aiora Arrieta, EAJ taldeko Euskara Saileko presidentak honela dio: “Animatu Euskaraldian parte hartzera, euskara bultzatu eta sustatu behar dugu, eta hori guztion artean lortu dezakegu Eibarren euskaraz gehiago hitz egiten, gure kaleetan gehiago entzun dadin; animatu txapak janztera!”.

Izena emateko eta txapak jasotzeko hurrengo mahaia maitzaren 9an, ostirala, Errebalen jarriko da, 18:30ean.