“Etxealditik Euskaraldira” ekimena datorren astelehenean (apirilak 20) abiatuko da, etxeko hizkuntza ohituren aldaketa bultzatu eta euskara gehiago erabiltzeko. Bizi dugun egoera honetan ere euskara gehiago, gehiagotan eta gehiagorekin egiteko gonbita da. “Orain ditugun ia harreman gehienak hurbilekoekin ditugula jakinda, erabiltzen dugun hizkuntzaren gainean pentsatu eta aldaketak egiteko pausoa emateko aukera aproposa izan daitekeela iruditzen zaigu. Etxeko konfiantza giroan aldaketak egiten baditugu errazagoa izango da gerora, etxetik kanpo ditugun ohiturak aldatzen joatea”, azaldu du Euskaraldiko koordinatzaile Rita Aldabaldetrekuk.
Euskaraldiaren koordinaziotik herritarrok parte hartzera gonbidatzen gaituzte, eta ariketaren parte aktibo izatera. Hala, bideoak edo argazkiak sareratzera animatu nahi gaituzte, beti ere @euskaraldia aipamena eta #EtxealditikEuskaraldira baliatuta
Adi, beraz, eibartarrok! Apirilaren 20tik maiatzaren 3ra bitartean, #etxealditikeuskaraldira @euskaraldia