Etxealditik Euskaraldira 4. proposamena, astelehenerako

Asteburuan, 2. eta 3. proposamenak aintzat hartuta, larunbateko online poteoa eta igandeko bazkari goxoa egin badituzu, gaurkoan ekin esker on mezuak sareetan zabaltzeari

#4

(apirilak 27)

Ohiko egoeran, astelehena lan eguna izan ohi da askorentzat. Ez-ohiko egoera honetan, ordea, bada oraindik ere etxetik irten eta lanera joaten denik.

Gaurko proposamena etxean geratu behar garenon zaintzaile, laguntzaile, hornitzaile… diren horiei zuzendua dago. Bidali diezaiegun esker mezuak sare sozialen bidez. Sortu ditzagun testu, argazki, bideo edo irudi bidezko mezuak eta partekatu ditzagun sarean.

Eta egunero egin ohi dugun modura, mezuak zabaltzerakoan @euskaraldia aipatuz eta #EtxealditikEuskaraldira etiketatuz parteka ditzagun.

Orain arteko proposamenak eta hemendik aurrerakoak, apirilaren 24tik maiatzaren 3ra bitartekoak, HEMEN izango dituzu ikusgai