Eibarko ikastetxeetako gazteek hizkuntza ohituren inguruko hausnarketak eta proposamenak aurkeztu zituzten pleno aretoan.
2022-2023 ikasturtean Euskara zerbitzutik “Gaztelaniaren abantailak” izeneko egitasmoa jarri da martxan Eibarko ikastetxeetan. Gazteen hizkuntza jarreran eragiteko asmoz, hausnarketarako saioak eskaini ditu EMUN-ek DBH3ko ikastaldeetan. Saioen helburua gazteak hizkuntza jarrera eta portaerez ohartzea eta hizkuntza kudeaketaren kontzientzia garatzen laguntzea izan da.
Ekainaren 14ean izan zen pleno txikia, eta guztira 20 ordezkarik hartu zuten hitza ikaskideen artean landutakoak alderdi politiko desberdinetako bozeramaileei azaltzeko.