Euskaraldian parte hartzeko gonbitea jasoko dute herriko entitateek

Azaroaren 20tik abenduaren 4ra bitartean egingo da aurten Euskaraldia, 15 eguneko ariketa soziala. Bigarren edizio honen berrikuntza ariguneak dira, era guztietako erakunde, enpresa eta elkarteetan sortzen diren euskara erabiltzeko gune babestuak.

Azaroaren 20tik abenduren 4ra bitartean egingo da aurten Euskaraldia, 15 eguneko ariketa soziala. 2. edizio honen berrikuntza nabarmena ariguneena da, era guztietako erakunde, enpresa eta elkarteetan sortzen diren euskara erabiltzeko gune babestuena. Arigunea: euskaraz lasai aritzeko gunea. Lehen edizioan hiztunen arteko harremanetan oinarritutako ariketa sozialari talde babestuetan egiten den ariketa gehituko zaio aurten.

Ariguneak sortu eta entitateek (enpresa, talde, denda, taberna, elkarte, erakunde, ikastetxe …)  izena emateko epea irailaren 27rarte egongo da zabalik. Irailean hasiko da ahobizi eta belarriprest modura herritarrek izena emateko garaia.

Eibarren ere heldu nahi diogu berriz ere Euskaraldiari, eta AKEBAItik gonbidapena luzatzen diegu gure herriko entitateei, egitasmoan parte har dezaten. Egun hauetan gonbidapen gutunak iritsiko dira Eibarko enpresa, denda, taberna eta elkarteetara, izena eman nahi izanez gero gurekin harremanetan jar daitezen. Nahi duten guztiei laguntzeko prest gaude. Elkarrekin errazago egingo dugu bidea.

Euskaraldiaren inguruko informazio guztia euskaraldia.eus webgunean duzue. Izena emateko sartu HEMEN . Zalantzarik baduzue jarri gurekin harremanetan: