Gogoan izango duzuenez, udako oporren aurretik EUSKARALDIAren inguruko aurkezpen bi egin ziren: Eibarren, EUSKARALDIAren enbaxadore izango den HAMAIKAKOA aurkeztu genuen eta Deban, berriz, Debabarrenean EUSKARALDIA prestatzen elkarlanean diharduen taldea eman zen ezagutzera.
Oporretatik bueltan EUSKARALDIA gero eta gertuago daukagu eta, Eibarren zer egingo dugun jendeari azaltzeko asmoz, irailean hainbat bilera egingo ditugu, interesa duten guztientzat: lehen bilera irailaren 17an izango da, 19:00etan …eta kitto! Euskara Elkartean; irailaren 18an, berriz, Armeria Eskolan (Areto Nagusian) izango da bilera, 19:00etan; irailaren 19an udaletxean (Pleno Aretoan), 19:00etan; eta azken bilera irailaren 20an egingo da, Portalean (Batzartokian, 1. pisuan), 19:00etan. Beraz, Eibarren zer egingo dugun jakin nahi baduzu etorri, eta zure ingurukoak ere animatu!