
Jon Alonsok eta Koro Gazteak egindako Euskaraldiko abestiaren bertsioaren bideoklipa grabatu zuten pasa den asteburuan. AKEBAIren gidaritzapean, Ara-Lar Visuals ekoiztetxekoak aritu ziren grabaketa-lanetan.
Larunbatean Errebalgo plazan eta Portaleko erakusketa-aretoko kupulan hartu ziren sekuentzia garrantzitsuenak. Nele eta Kaxa dantza taldeek jarri diote koreografia bideoklipari.
Igande arratsaldez Eibarko zenbait toki esanguratsutan grabatu ziren irudiak, eta besteak beste, Kezka dantza-taldeak, …eta kitto! euskara elkarteak, Arrate Kultur Elkarteak eta Udal ordezkariek ere parte hartu zuten.
Arratsaldeko 19:00etan Untzaga plazara deituta zeuden Eibarko herritarrak bideokliparen azken irudiak hartzeko, eta jendeak ez zuen hutsik egin. Adin ezberdinetako herritarrak gerturatu ziren Untzagara eta giro onean amaitu zuten grabaketa.
Orain emaitza ikusteko itxaron egin behar! Egon adi AKEBAIren sare sozialekin eta wengunearekin datozen egun hauetan.
Euskaraldian izena emateko aukera oraindik ere badago www.euskaraldia.eus webgunean.
Hemen grabaketa egunetako hainbat argazki:





