EUSKARALDIKO GUNE IBILTARIA EIBARREN

Euskaraldiko Gune Ibiltaria Laudion.
Argazkia: Aiaraldea Komunikabidea

Aste honetako ostegunean, martxoaren 27an, Euskaraldiko Gune Ibiltaria etorriko da Eibarrera.

Arratsaldeko 17:30etik hasi eta 20:30ak arte egongo da martxan Gune Ibiltaria, Toribio Etxebarria kalean. Bertan herritarrek aukera izango dute Euskaraldiaren inguruko informazioa jasotzeko eta aurrez aurre izena emateko, bai eta Euskaraldiko merchandising ofiziala erostekoa ere.

Euskaraldiko Gune Ibiltaria Laudion.
Argazkia: Aiaraldea Komunikabidea

Horrez gain, arratsalde horretan Eibarreko Hamaikakoaren hainbat kide gerturatuko dira Gune Ibiltarira, aurtengo Euskaraldiko edizioan izena ematera.

Gorde data eta etorri!