
Badator Euskaraldia! Jakingo duzuen moduan, aste honetako ostegunean (maiatzaren 15ean) emango diogu hasiera ariketa sozialaren 4. edizioari.
Hasiera ospatzeko, Eibarren ekitaldi berezi bat antolatu dugu. Arratsaldeko 18:30ean hasi eta iluntzera arte paregabeko giroa izango dugu kalean. Hona hemen prestatutako egitaraua:
- 18:30ean Latuna Bando txaranga hasiko da Toribio Etxebarria kalean.
- 19:00etan hasiera emango diogu ekitaldiari, Untzagan:
- Euskaraldiko abestiaren Eibarko bertsioaren zuzeneko emanaldia, Jon Alonso abeslariaren eskutik, ODE Taldeko kideen eta Eibarko Koro Gaztearen laguntzarekin.
- Eibarko Hamaikako kide batzuk Euskaraldiari hasiera emateko manifestu bat irakurriko dute.
- Txapa-janzte kolektiboa.
- Argazki erraldoia.
- Ekitaldia amaitutakoan, Latuna Bandok jarraituko du.
Egunean bertan txapa jasotzeko eta izena emateko mahai bat ere egongo da Untzagan.
Animatu zaitezte! Elkar mugituz egingo dugu!