Gozatu udako oporretan: familientzako gida

Euskara Zerbitzuak opor garaian familian euskaraz gozatzeko moduko jolasen eta baliabide digitalen bilduma prestatu du.

Opor garaian umeekin egoteko denbora gehiago dagoenez, euskara indartzeko ere une egokia da. Horretarako jolasak eta baliabide digitalak jasotzen dituen GIDA sortu dute.

Gida horretan umeen euskararen erabilera areagotzeko jolasak aurkituko dituzue. Gainera, pantailetan aurki daitezkeen euskarazko edukien zerrenda bat ere jasotzen du gidak.