
Atzoko egunez, martxoaren 27an, Euskaraldiko Gune Ibiltaria izan genuen Eibarren. Toribio Etxebarria kalean jarri genuen Euskaraldiko karpa ofiziala, eta 17:30etik 20:30ak arte egon ginen bertan.
Hainbat herritarrei Euskaraldiaren inguruko informazioa eskaintzen, izena ematen laguntzen eta merchandisinga aukeratzen laguntzen aritu ginen. Giro ederra izan genuen!
Arratsaldeko 19:00ak inguruan ere Eibarko Hamaikako bederatzi kide hurbildu ziren Gune Ibiltarira, aurtengo Euskaraldirako izen-ematea bertan egiteko. Gune Ibiltariko zereginak egiten ere aritu ziren, beren lagun eta ezagunei Euskaraldiaren inguruko informazioa ematera animatu baitziren.
Mila esker Eibarko Hamaikakoari bertara etortzearren eta guri laguntzearren, eta eskerrak batez ere guregana hurbildu, izena eman eta etxerako oparitxoren bat eraman zenutenei!
Hemendik eta Euskaraldia hasten den arte egingo ditugun beste izen-emate mahaien berri izateko, jarraitu AKEBAIren sare sozialak. Bertan egingo ditugu iragarpen guztiak.