IRAKASLEENTZAKO MINTEGIA

Ikasturteari indartsu eta motibatuta ekiteko, irakasleentzako mintegia antolatu du Eibarren AKEBAIk: “Erabileraren ontzia bete”.

Armeria Eskolako geletan gaur eman diren saioetako argazkiak

EBETEko irakasleek euskararen erabileran eragiteko estrategiak erakutsiko dizkiete Eibarko ikastetxeetako HH eta LHko irakasleei. Hizkuntzaren erronkan lagungarri izango zaizkien baliabideak eskaintzea da saio hauen helburua. Lau orduko ikastaroa izango da, bi egunetan banatuta.

Gaur izan da lehenengo saioa, Armeria Eskolan, eta astelehenean izango dute bigarrena. Eibarko HH eta LHko ikastetxe guztietako klaustroek hartu dute parte; 182 irakasle izan dira, lau taldetan banatuta.