Abenduaren 19an, martitzenean, Kike Amonarriz izango dugu gurekin solasaldian, 19:00etan udaletxeko patioan. Jorratuko duen gaia, berriz, honako hau: “Euskara bidegurutzean, baita Eibarren ere”.
Saio honek hasiera emango dio “Hamaika berbaldi” ekimenari. Horren harira, 2017ko abenduan hasi eta 2018ko abendua bitartean 11 hitzaldi, tertulia edota mahainguru egingo dira.
Hamaika saio horien helburuak ere hamaika dira: Eibarren AKEBAIko kideok motibatzea/aktibatzea eta euskararen aldeko diskurtsoa berritzea, euskaraz bizi nahi dugunok ahalduntzea, euskaraz bizi ez den jendearengana iristea, “11 egun euskaraz” Euskal Herri mailako egitasmorako eibartarrak martxan ipintzea…
Ekitaldia euskaltzale guztientzat zabalik egongo da, beraz zuen inguruan dituzuen lagunak gonbidatu, hitzaldiak interes handia izango du eta.
Hemen daukazue Kike Amonarrizek jendea animatzeko grabatu duen bideoa: