
Datorren ostiralean, maiatzaren 9an, Euskaraldiko txapak jasotzeko eta izena emateko mahaia egongo da Errebalen, Larrain dantzako entseguarekin batera. 19:00etan hasi eta entsegua amaitzen den arte izango duzue hurbiltzeko aukera.
Astebete geratzen da Euskaraldia hasteko, eta maiatzaren 9ko mahaia izango da ariketa hasi aurretik jarriko dugun azken mahaia. Bertan, ohi bezala, izena eman dutenek beren txapa jasotzeko aukera izango dute (Ahobizi edo Belarriprest), eta oraindik izena eman ez dutenek laguntza jaso ahalko dute aurtengo edizioan parte hartu ahal izateko. Momentuan bertan izena ematen dutenek (online edo izen-emate papera beteta) ere jaso ahalko dute beren txapa.
Hurrengo mahaia maiatzaren 15ean egongo da Untzaga plazan, Euskaraldiko hasiera-ekitaldiarekin batera. Hasiera ekitaldian denok elkarrekin emango diogu hasiera Euskaraldiari: txapa-janzte kolektiboa egongo dugu, eta Euskaraldiko abestiaren Eibarko bertsioaren zuzeneko emanaldia ere egongo da. Horrez gain ere, Latuna Bando txarangak kaleak girotuko ditu ekitaldiaren aurretik eta ondoren.
Aurrerago emango ditugu xehetasun gehiago, baina hartu gogoan: maiatzaren 15ean, 19:00etan Untzaga plazan, Euskaraldiko hasiera-ekitaldia. Animatu zaitezte! Giro paregabea izango dugu!
